XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina xaribari hitza frantses hiztegigile zenbaiten eritziz, (28) 57. or. XIV. mendeko hitz hau seguruen behe latinetik dator, eta Karebaria grekar hitzarekin zerikusirik ba omen du, eta honek grekeraz burukomina edo esan nahi duela.

Beraz, nabari da xaribari arrotza zaigula astolasterraren ondoan.

Baditu, noski beste izenik ere, horrela Iribarrenek Karrosak eta galarrotsak erabiltzen direla Otsagin esaten digu Nafarroako folkloreaz mintzatzerakoan (29) 398. or.; erdaraz cencerrada deitzen zaio Gaztela aldean, Esquellotada Katalunya aldean eta Tarivari Provencen, adibidez.

Ikus dezagun orain bakoitzaren zergatia.

Zintzarrots, zintzarri eta galarrots astolasterra ematen zen giroaz mintzo zaizkigu, ezen gazteriak erabakitzen zuenean antzerki irrigarri bat paratzea, lehenik hazienda guztiari beren zintzarriak, joaleak, tunturroak kentzen hasten zen eta turrutak eta adar soinujotzaileak prestatzen.

Horrela Du Cange hiztegigile famatuak xaribari hitzara iristerakoan holaxe mintzo da: (30) 57. or..

Alegia, bigarren aldiz ezkontzera bazihoan norbait, edo eta ezkontza desusukoa gertatzen bazen, esate baterako, zahar bat gazte batekin, protestanta bat katolika ezkonzale batekin, edo eta bikote harremanetan nolapaiteko eskandala gertatzen ari zela barreiatzen zenean herrian zehar, gaztediak bilduz erabakitzen zuen exenplu bat eman behar zitzaiela, eta koblakari batzuen bitartez prestatzen zituen komeriak, eta hauk ditugu astolasterrak.

Zudairen karrosak deitzen zituzten, badirudi talde osoa batera herriko plazan ailtxatzen zen antzokira, edo oholtegira, (...).